BERRIA TB

Euskara eta hizkuntz politikari buruzko mahai ingurua izan da

Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia, Mertxe Mugika AEK-ko koordinatzaile nagusia eta Mikel Irizar Topaguneko lehendakariak hartu dute parte. Bihar, subiranotasuna eta erabakitzeko eskubideari buruzko saioa, 10:00etan. [Ustream]http://www.ustream.tv/recorded/26185701[/Ustream]

2012ko urriaren 16a
09:35
Entzun

12:00etan hasi da BERRIAk urriaren 21eko hauteskundeen harira prestatutako hiru mahai inguruen bigarren saioa, eta BERRIA.INFOk zuzenen eman du. Euskara eta hizkuntz politikari eztabaidatu dute Paul Bilbao, Mertxe Mugika eta Mikel Irizarrek. Iñaki Petxarroman BERRIAko zuzendariordea izan da aurkezlea.

Atzo ekonomiari buruzko saioa egin zuten Adrian Zelaia eta Eduardo Malagonek, Jakes Goikoetxea egunkariko kazetariak zuzenduta.

Bihar hirugarren saioa egingo da (10:00): subiranotasuna eta erabakitzeko eskubideari buruzkoa, Xabier Barandiaran eta Mario Zubiagaren artean. Pello Urzelai BERRIAko kazetariak aurkeztuko du, eta hori ere Berria TBk zuzenean eskainiko du.

Hauteskundeen ondoren beste saio bat ere egingo da emaitzak baloratzeko, eta hori ere Urzelaik aurkeztuko du.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.