Euskara ez jakiteagatik jaso dituen kritikak "aitzakia" direla dio Quirogak

PPko ordezkari bat Legebiltzarreko presidente izatea da, euskara ez dakiela esaten dutenak benetan "sumindu" dituena Quirogaren ustez. Gainera, argi utzi nahi izan du PPk, euskararen erabilera defendatzen duela, "baina askatasunean eta bakoitzak erabili nahi duen moduan".

2009ko apirilaren 6a
19:16
Entzun
Arantza Quiroga (PP) Eusko Legebiltzarreko presidenteak euskara ez jakiteagatik jaso dituen kritikak “aitzakia” direla adierazi du eta hori esaten dutenak benetan “sumindu” dituena PPko ordezkari batek Legebiltzarreko buruzagitza lortzea dela azaldu du. Quiroga Legebiltzarreko presidente izendatu zuten pasa den ostiralean, PSE-EEren eta PPren babesarekin. Kargua hartu zuenetik lehenengo adierazpenak dira horiek.

Hemendik gutxira Eusko Jaurlaritza berriak autonomia-aurrekontuakzehaztu beharko ditu. PPk PSE-EErekin lortutako akordioan aurrekontuak babesteko beharra ez dutela zehaztu adierazi du: “Hori da akordiotik gehien gustatzen zaidana”.



Gai ekonomikoak ere PSE-EEren eta PPren arteko akordioan zehaztu gabe daudela adierazi du, beraz, arlo horretan gainerako alderdiekin akordioak lortzen saiatuko direla jakinarazi du Quirogak.

Gainera, argi utzi nahi izan du PPk, euskararen erabilera defendatzen duela, "baina askatasunean eta bakoitzak erabili nahi duen moduan".

Eusko Jaurlaritzan nazionalistak ez diren alderdiekezin dutela gobernatu diotenek "herritarrei beldurra sartzea" dutela helburu adierazi du Quirogak eta jarrera horiek "arduragabekeriaren erakusle" direla ohartarazi du. Oposizioan egotera igaro diren alderdi guztiak bezala, EAJ "une zailak" bizitzen ari dela adierazi du, eta lehen bait lehen “garai batean izan zen alderdian bilakatzea espero dut, akordioetara iristea posible zen alderdia”.

Bestalde, Izaskun Bilbao Legebiltzarreko lehendakari ohiak bere ustez, Eusko Legebiltzarra "berriro goratu zuela, Juan Mari Atutxaren aro negatiboaren ostean”. Horrez gain, Bilbaok "Legebiltzarra herritarrengana gerturatzeko eta terrorismoaren biktimak errespetatzeko lan egin duela” adierazi du Quirogak.

Horrez gain, Bilbaoren moduan, bere alderdiaren aurka doazten erabakiak “beharrezkoak diren kasuetan” hartzeko asmoa duela. Erabaki horiekin bere alderdikideak ez haserretzea eta alde batera ez uztea espero duela jakinarazi du.

ETAren aldeko ideiak Legebiltzarretik kanpo

Ezker abertzaleko ordezkariak Legebiltzarretik kanpo geratu dira eta horren inguruan, alderdi politiko guztien artean sistema demokratikoan parte hartzea lortzea espero duela azaldu du Quirogak,"indarkeriak ez duelako lekurik gizartean". Horrez gain, “ETAren ideiak defendatzen dituztenak Legebiltzarrean ez egotea oso garrantzitsua dela” nabarmendu du.

Maiatzaren 21eko greba orokorraren inguruan, aldiz, “oraindik sortu gabe dagoen gobernu baten aurkakoa dela azaldu du eta “sinestezina” egiten zaiola sindikatuak finantza krisia dagoela orain konturatzea.

Legebiltzarreko presidente izendatzeko PPk hartutako erabakia ausarta eta koherentea dela dio, izan ere, PPk argi utzi duelako hasieratik ez duela “ezarpenik” nahi.

Gainera, PSE-EEk PPrekin sinatutako akordioaren oinarriak jarraitzen baditu babesa izango duela adierazi du, baina bestela PSE-EEk erabaki beharko duela noren babesarekin jarraitu nahi duen.

"Euskadin azkenean aldaketa emateko erantzukizuna gure gain hartu dugu, aldi berri bati hasiera emango diona eta euskaldun guztientzat gobernatuko duen lehendakaria izango duena".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.