Euskara

Euskara, galiziera eta katalana ez dira ofizialak izango EBn

EB Europako Batasuneko 25 estatuk erabaki dute euskara, galiziera eta katalana EBn ofizialak ez izatea. Esan dutenez, "lege arazoengatik" hartu dute erabakia. EBko administrazioetan Estatuetako hizkuntza "koofizialak" erabiltzeko bidea ireki dute, baina hori, Estatu bakoitzaren esku geratuko da. Hizkuntza horiek ofizial izatea proposatu du Espainiako Gobernuak EBn, baina gainerako agintariek esan dutenez, ezin da proposamena onartu, horretarako EBren Hitzarmena aldatu behar delako.

2005eko ekainaren 13a
18:38
Entzun
Luxenburgon bildu dira EBko 25 estatuetako Atzerri ministroak. Espainiako Gobernuak proposatu du, euskara, galiziera eta katalana hizkuntza ofizial izendatzeko, baina, 25ek ez dute onartu. Izan ere, horretarako EBren Hitzarmena aldatu beharko lukete.

EBko administrazioetan hiru hizkuntza horien, eta "Estatuetako hizkuntza koofizialen" erabilera posible egin daitekeela diote, baina, horretarako prozedura administratiboa ireki beharko du Estatu bakoitzak, eta gastuak Estatu horien kontura izango lirateke. Prozedura horiek egiteko proposatu dio EBko presidenteak hango administrazioei, baina, hori, administrazioen esku geratuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.