Jende askoren haserrea piztu du egunoetan Keith Johnson kazetariak The Wall Street Journal-en euskararen eta Jaurlaritzaren hizkuntz politikaren inguruan idatzitako artikuluak.
Bi arrazoibide nagusi ditu idatziak: batetik, Jaurlaritzaren hizkuntz politika inkisioarekin parekatzen du eta abertzaletasunak bere ikuspuntua inposatzeko erabiltzen duela nabarmentzen. Bestetik, euskara balio gutxiko hizkuntza dela adierazten du behin baino gehiagotan, egungo bizimodu eta mundura egokitu gabeko hizkuntza. Horren adibide, euskaraz artzain esateko hamabi adiera badirela dio, eta, aaldiz, egungo garaietako hitzek -demokrazia jartzen du adibide- ez dutela berezko formarik. Euskal inkisizioa: nola esaten da artzain euskaraz titularrarekin bildu ditu bi tesiak.
Arestian esan bezala, jende askoren haserrea piztu du artikulu horrek, eta asko izan dira posta elektroniko bidez kazetariari kexua adierazi diotenak -Eusko Jaurlaritza bera ere bai-. Hain justu, posta elektronikoz erantzun die horiei guztiei. Hiru gauza azpimarratu ditu gutun horretan: lehenik ez duela euskara gutxiesteko asmorik izan; bigarrenez, izenburuan inkisizio hitza erabiltzearekin ez dagoela ados agertu du, eta AEBetan kazetariek ez dituztela tituluak aukeratzen; hirugarrenik, beren gain hartu ditu artikuluan esandakoak, News Corp konpainiak eta hango administrazio kontseiluko kide den Jose Maria Aznarrek eduki horiek zerikusirik dutela ukatuta. Espainiako presidente ohia kontseilari duen enpresa horrek argiratzen du The Wall Street Journal.
Baina hortik aurrera, Johnsonek ez du idatzi duen ezer zuzentzeko asmorik agertzen.
Sustatu-ko irakurle batek ere jaso du gutuna, eta ingelesetik itzulita osorik eman du.
Hizkuntz politika
Euskara gutxisteko asmorik ez duela dio Keith Johnson kazetariak, baina ez du zuzendu esandakorik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu