EUSKARA

Euskara ikastea "posible" dela ikusarazi nahi du AEK-k

2014-2015eko ikasturteko matrikulazio kanpaina aurkeztu du, 'Euskara praktikoa' lelopean.

AEK-ren kanpainaren aurkezpena. ARGAZKI PRESS
2014ko irailaren 4a
18:54
Entzun

Kanpainak ikasleak ditu protagonista: iaz barnetegi eta ikastaroetan aritutako "milaka ikasleak", eta baita ikasturte honetan ikastera joango direnak ere. Horietako batzuen testigantzekin osatu dute kanpainaren bideoa:

[youtube]http://youtu.be/anMG_3Xb1bs[/youtube]

Kanpainaren irudia izateko beste ikasle bat aukeratu dute: Sara Cozar aktorea —EGA titulua lortu berri du, joan den ikasturtean Donostiako AEKn ikasle izanda—.

Euskara ikastea "posible" izateaz gain, "merezi duela" ere erakutsi nahi dute. AEK-ko arduradunek nabarmendu dutenez, “euskara nahi izatea norberaren esku dago, norberaren gogo eta beharren baitan". Gainerakoa AEK-k jartzen duela azaldu du Mertxe Mugika koordinatzaile nagusiak. Diru laguntzak ere badirela gogorarazi du. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.