Euskaltegiak

Euskara ikasteko "modu afektiboena" dutelako, matrikulatzera dei egin du AEK-k

%100 afektiboa lelopean, matrikulazio kanpaina abiatu du. Iazko ikasle kopurua handitzea espero dute. Ikasturte berriak hiru euskaltegi berri ekarriko ditu: Andoainen, Lekunberrin eta Urnietan.

Mujika eta Goirigolzarri, AEK-ko beste kide batzuekin, kanpainaren aurkezpenean. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
Ibai Maruri Bilbao.
2017ko irailaren 8a
08:08
Entzun

Aurreko  ikasturtean 12.000 lagunetik gora ibili ziren AEKren euskaltegietan euskara ikasten. Aurten gehiago izango diren esperantza agertu du Mertxe Mugika koordinatzaileak. Horretarako, matrikulazio kanpaina ipini dute martxan, %100 afektiboa lelopean. "AEK-k euskara ikasteko eta lantzeko aukerarik onena eskaintzen dio jendeari; gurean, euskara ikasteko modu afektiboa aurkituko du", azaldu du. Erabileran oinarritutako metodologia aintzat hartuta, "bizi esperientzia aparta" biziko dutela iragarri die matrikulatzeko asmotan direnei. 

Deustuko Unibertsitateko irakasle Jone Goirigolzarrik egindako dekalogoa ere ahotan ibili dute gaur goizean egindako aurkezpenean. Goirigolzarrik berak azaldu ditu hamar puntuak. Besteak beste, azaldu du euskara gehiago erabiltzeko jarrera proaktiboa izan behar dela. 

Mugikak gogora ekarri du erakunde publikoek diru laguntzak ematen dituztela. Horri buruzko informazioa eta AEK-k eskaintzen dituen zerbitzuen ingurukoa euren webgunean ipini dute eskura. 

Urtero berrikuntzak egitea gustuko dutela esan du. Aurtengoan, hiru euskaltegi berri izango dira. Irailaren 13an inauguratuko dute Andoaingoa (Gipuzkoa); 15ean Lekunberrikoa (Nafarroa); eta 26an Urnietakoa (Gipuzkoa). 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.