Euskara

Euskara ikastera bultzatzeko kanpaina abiatu du Nafarroako Gobernuak

Helduei zuzendutako kanpaina gaur abiatu da. Irailean eman daiteke izena Nafarroako 25 euskaltegitan, hizkuntz zentro ofizialetan eta akademietan.

2016ko irailaren 19a
08:33
Entzun

Nafarroako Gobernuak euskara ikastera bultzatu nahi ditu bertako biztanleak, eta bereziki helduei zuzendutako kanpaina jarri du abian, gaur. Hain justu hil honetan eman behar da izena Nafarroan dauden 25 euskaltegietan. Bi helburu ditu kanpainak: "Helduen euskarazko irakaskuntza sustatzea, eta bestetik, herritarrak hizkuntz hori ikastera animatzea".

Euskaraz? Bai! ¡Voy! - Zatoz euskara ikastera leloarekin abiatu dute kanpaina, eta 50.000 euro kostatuko da. Diru horrekin publizitatea jarriko dute egunkarietan, aldizkarietan, atari digitaletan eta irratietan. Kalean publizitatea ere jarriko dute.

www.euskaraikasi.nafarroa.eus webgunea ere jarri dute abian, eta bertan jasota dago, herrietako euskaltegien informazio zehatza.

"Herritarren artean hizkuntz aniztasuna Nafarroako berezko bi hizkuntzetan sustatzearen alde egindako apustuan" kokatzen da kanpaina, gobernuaren esanetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.