Politika

Euskara, instituzioa eta bake prozesua izanen dira ABren aurtengo ekimen polikoaren ardatzak

Joan den urtean arlo horietan aldaketa «historikoak» gertatu zirela nabarmendu du Peio Etxeberri Aintzart ABko zuzendaritzako kideak.

Aitor Renteria.
2013ko urtarrilaren 23a
17:17
Entzun

Euskara, Ipar Euskal Herriarendako instituzioa eta bake prozesua izanen dira aurten Abertzaleen Batasuna alderdiaren ildo nagusiak. Joan den urtean arlo horietan aldaketa «historikoak» gertatu zirela nabarmendu du Peio Etxeberri Aintzart ABko zuzendaritzako kideak, gizarte zibilak eta hautetsien gehiengoak erakutsi zuten bezala lurralde elkargoaren, presoen aldeko manifestazioaren eta Aurore Martinen inguruan. Bertze alde batetik, Euskal Herria Bai izanen da abertzaleen arteko elkarlanerako tresna, koalizio izateari utzi eta abertzaleen arteko topagune bihurtu baita.

Frantziara begira, begi onez ikusi du ABk denentzako ezkontza izenez landu den egitasmoa, eta bururaino eramatea eskatzen du. Aldiz, gogor salatu du Vallsen jarduna,  etorkinen kanporaketa Sarkozyren garaiko heinean izan zelako iaz, eta, gisa berean, sozialistek hitza eman arren kanpainan etorkinei ez dielako boto eskubiderik eman. Gobernu sozialistaren alde ezkorrean kokatu du ABk ekonomia arloan gobernu sozialista bultzatzen ari den eredu sozial-liberala; lan merkatuaren erreformaren ondotik gobernu sozialistak langileen eskubideei eraso egin diela nabarmendu du ABk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.