Euskara. Diru laguntzak Ipar Euskal Herrian

Euskara sustatzeko 1,6 milioi euro bideratuko dituzte aurten Iparraldean

Euskalgintzak aitzinatu bezala, V. Inkesta Soziolinguistikoak erakutsi du euskararen beherakada ez dela eten

Euskararen Erakunde Publikoko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek aurtengo funtsaren esleipena izenpetu zuten, atzo, Baionan. GAIZKA IROZ.
Aitor Renteria.
Baiona
2012ko uztailaren 18a
00:00
Entzun
Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Eusko Jaurlaritzak 1,6 milioi euro emanen dizkiete aurten euskalgintzako gizarte eragileei, haien xedeak bultza ditzaten. Atzo eman zuten banaketaren berri, eta, udaberrian iragarri bezala, aurtengo diru funtsak ez du aldaketarik ukan. Eusko Jaurlaritzaren ekarpena apaldu bada ere, EEP osatzen duten eragileen parte hartzearen emendatzeak bete du gabezia.EEPk 1.160.000 euro jarriko ditu eta Eusko Jaurlaritzak 440.000 euro. Funtsean, iazko kopuru bera baliatuko dute aurten, eta horrek irakurketa gazi-gozoa eragin du euskalgintzako gizarte eragileen artean. Batetik, poza, krisialdi ekonomikoa egonik ere, ez delako funtsa txikitu. Kezka, bertzetik, herri mugimenduek egoera ekonomiko larria dutelako eta funts horrek ez duelako haien iraupena bermatzen.

Oro har, Ipar Euskal Herriko zortzi eragile nagusiei emanen diete kopururik handiena,1.230.000 euro. Biga Baik 14.000 euro eskuratuko ditu, Euskal Haziak elkarteak 20.000 euro, Ikas-Bik 29.000 euro, Seaskak 405.000 euro, AEK-k 300.000 euro, Bertsularien Lagunek 42.000 euro, Uda Lekuk 135.000 euro eta Euskal irratiek 285.000 euro. Horrez gain, 370.000 euro jarriko dituzte bertze eragile batzuen hizkuntza jarduera proiektuetarako. Aurten 64 eragile atxiki dituzte, horietako hamazazpi, berriak. Atal horretan 86 xede lagunduko dituzte diruz, horien artean 42 xede berri.

Arloka, 777.030 euro baliatuko dituzte euskararen transmisioa indartzeko, hamahiru egitasmo lagunduz. Erabileraren arloan 51 egitasmo lagunduko dituzte, 822.970 eurorekin. «Gizarte osoan, euskara anekdota hutsetik haratago joan dadin ahalegindu behar gara», erran du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendik, V. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzei erreferentzia eginez.

«Porrota»

Botere publikoek Ipar Euskal Herrian 2005etik bultzatu duten hizkuntza politikaren «porrota» erakusten du V. Inkesta Soziolinguistikoak, Ikas-Biren arabera. Hiru elementu nabarmendu ditu: hiztunen beherakada motela, gazteen artean izaten den emendatze motela eta euskara sustatzearen aurkako jarreren handitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.