IPAR EUSKAL HERRIA

Euskara sustatzeko 1,6 milioi euro bideratuko dituzte EEPk eta Jaurlaritzak

Zortzi eragile nagusiek 1.230.000 euro eskuratuko dituzte. Horrez gain, 400.000 euro bideratuko dira hizkuntza jarduera proiektuetarako.

2012ko uztailaren 17a
15:15
Entzun

Lurdes Auzmendi Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Frantxua Maitia EEP Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakariak, 2012. urteari dagokion lankidetzarako funtsaren berria eman dute gaur, Baionan. Bi erakundeen artean 1.600.000 € jarriko dituzte Ipar Euskal Herriko elkarte eta eragileek aurkeztutako euskararen sustapena eta garapena bilatzen duen proiektuak laguntzeko. Iazko kopurua bera, hain zuzen.

Zortzi eragile nagusiek 1.230.000 euro eskuratuko dituzte, Biga Baik 14.000 euro, Euskal Haziak elkarteak 20.000 euro, Ikas-Bik 29.000 euro, Seaskak 405.000 euro, AEK-k 300.000 euro, Bertsularien Lagunak 42.000 euro, Uda Lekuk 135.000 euro eta Euskal irratiek 285.000 euro.

1,6 milioi euro horietatik, Jaurlaritzak 457.600 euro jarriko ditu. Diru gehiena, 440.000 euro, Iparraldeko eragileen lana bultzatzeko erabiliko da; zati txikiago bat, berriz, 17.600 euro, euskarazko argitalpenak zabaltzeko.

2012. urtean 86 proiektu aurkeztu dira diru-laguntzen deialdira, eta horietatik 42 berriak izan dira. Euskararen transmisioaren garapenari lotuta 13 egitasmo lagunduko dira diruz eta, euskararen erabileraren garapenari dagokionean, 51 egitasmo. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.