EUSKARA

Euskara sustatzeko dirua "neurrian" emateko eskatu du Mendiak

PSEko idazkari nagusi izateko hautagaiak uste du ezin direla "berdintsuak" izan euskara sustatzeko gaur egungo aurrekontuak eta euskaraz ez zekiten "langile publikoei irakatsi behar ziren" garaikoak.  

Idoia Mendia. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
2014ko abuztuaren 12a
19:46
Entzun

Beti paratuko naiz pertsonaren alde artikulua idatzi du bere blogean Idoia Mendia PSEko idazkari nagusi izateko hautagaiak, eta "proportzionaltasuna" galdegin du euskara bultzatzeko aurrekontuen eta "beste zeregin batzuen" artean.

Mendiak azaldu du Euskararen erabilera normalizatzeko 1982ko legeari esker belaunaldi bat euskaraz hezi izan dela, baina erantsi du gaur egun "beste erronka bat" dagoela: euskara eremu pribatuan ere erabiltzea. Haren ustez, ordea, "ahalegin ekonomikoa" ezin da "berdintsua" izan euskara ezagutzen ez zuten langile publikoen garaian eginikoa eta gaur egungoa, argudiatuta administrazioetako lanpostuak lortzeko hizkuntza eskakizunak bete behar direla.

Halaber, gogorarazi du "beste erronka batzuk" dituela gizarteak, eta "sei urteko krisian handitutako desoreka" jarri du adibide gisa: "Batzuek honi demagogia deitzen diote. Sozialistok hasieratik gaur egunera arte babestu dugu normalizazio prozesua, gobernuan dakitenez. Baina ez gaude ados lehentasunak kudeatzeko moduarekin".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.