euskara

Euskara sustatzeko Jaurlaritzaren plana kritikatu du Uemak

ESEP plan aurkeztu berrian gune geografiko euskaldunek toki berezia hartu izana positibotzat jotzen du erakundeak, baina uste du udalerri horietan benetako normalizazioa gauzatzeko neurririk ez duela aurreikusi.

2013ko irailaren 19a
18:47
Entzun

Joan den astean aurkeztu zuen Jaurlaritzak ESEP Euskara Sustatzeko Ekintza Plana, datozen urteetan euskararen erabilera indartzeko egitasmoa. Uemak, plana artean zirriborroa zenean, ekarpenak egin zizkion egitasmoari, alde onak eta hutsuneak aipatuz. Orain plana eskuan, kexu da ez direlako kontuan hartu, eta uste du planak ohikoak diren bideak baino ez dituela proposatzen.

“Gune euskaldunek toki berezia” hartu dute planean, eta horri “urrats garrantzitsua” deritzo. Jaurlaritzak honela dio planean: “Euskararen arnasguneak, sortu eta, ahal balitz, hedatu ezean, alferrik izango da seguruenera gainerako ahalegin oro. Horrenbestez, lehentasuneko trataera garbia eman beharko zaie euskararen arnasguneei XXI. mende hasierako hizkuntza politikan”.

Uemaren ustez, hala ere, “Jaurlaritzak ez ditu arnasguneen garapen soziolinguistikorako beharrezkoak diren neurriak zehaztu”. Udalerri euskaldunetako zenbait esparrutan ere hutsuneak daudela-eta “politika aurrerakoi eta ausartak” behar direla uste du, “eta ez, orain arte bezala, gune hauetan benetako normalizaziorako balio ez duten betiko ekintzak”.

Datu kezkagarriak
Datu batzuk gogoratu ditu Uemak. Mankomunitateko 71 udalerrietatik 39tan euskaraz dakitenen kopuruak behera egin du 1981eko datuekin alderatuz gero, eta “hizkuntz politikan hutsuneak” egon direla uste du. Horregatik da garrantzitsua, “udalerri horiek zaindu eta erabateko normalizazioa lortzeko behar dituzten hizkuntza politika aurrerakoiak elkarlanean bultzatzea”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.