EUSKARA. Tourreko azken tropeltxoan dago Baiona

2006ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Frantziako Tourra Baionan bukatu zenetik euskarari eman tratua ez da hobetu Baionan. Orduan euskarari toki duina emanen ziola agindu zuen Jean Grenet auzapezak. Hitza janez, toki ezdeusa eman zion orduan, eta euskararen alde diharduten elkarteei laguntzak murrizten dizkie geroztik. Euskal Irratiei ukatu egin zien lokal berria Baionan plantatzeko behar zuten laguntza. Nahiz eta Greneten zerrendan EAJko hautetsiak egon, aste honetan Gure Irratiari heren batez murriztu dio ibilmolderako laguntza, 1.500 eurotik 1.000 eurora. Iaz Baionako Gau Eskolari3.000 eurotan apaldu zion laguntza, eta aurten, bertze 1.500 eurotan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.