Euskarak «ebaluazio zehatzagorik» ez duela behar esan du Bengoak

2011ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Euskararen erabilera normalizatze aldera, Eusko Jaurlaritzak euskara irizpideak errespetatu behar ditu kontratu publikoetan. Besteak beste, Osasun Sailak kontratatu edo hitzartutako zerbitzuek Osakidetzaren hizkuntz betekizunak bete behar dituzte. EAJk Rafael Bengoa Osasun sailburuari eskatu dio Osasun Sailak kontratatutako zerbitzuetan hizkuntza baldintza horiek betetzen direla bermatzeko hartutako erabakien berri emateko. Kontratatutako zerbitzuetan hizkuntza eskubideei buruzko kexarik ez dagoela erantzun du Bengoak, ordea, eta «ebaluazio zehatzagorik» ez dela behar esan du, gainera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.