Euskaraldia egiteko gakoak emango dituzte
Herri zein espazio batzuetan ez da beti erraza Euskaraldiaren ariketa gauzatzea. Traba horiek gainditzeko gakoak emateko, bi online saio antolatu ditu Euskaraldiak bere webgunean. Zuzenean izango dira, baina aurrez galderak egiteko aukera ere zabaldu dute bertan egoterik ez daukatenentzat. Lehenengo saioa gaur izango da, Gemma Sanginesen gidaritzapean, 19:00etan; bigarrena, berriz, Pello Jauregik gidatuko du, eta abenduaren 2an izango da. Bestalde, solasaldi bat ere izango da Donostiko Tabakaleran abenduaren 1ean: arlo sozioekonomikoan hizkuntzak daukan rola aztertuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu