aurrekontuak

Euskaran murrizketarik ez zela izango esan zuen Urkulluk kanpainan

[Berriatb]http://www.berria.info/berriatb/1706/[/Berriatb] Gatzagaetxebarriak iragarri du hizkuntz politika eta kultura arloetan murrizketa handiak izango direla. Baina hori ez da Urkulluk hauteskunde kanpainan plazaratu zuen iritzia.

Pello Urzelai.
2013ko martxoaren 1a
16:48
Entzun

Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuetako murrizketa iragarpenak kezka eta alarma piztu dute euskalgintzan eta kulturgintzan. Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluak bi aste barru onartuko du EAEko aurrekontu egitasmoa, eta, aste honetan, Ricardo Gatzagaetxebarria Ekonomia sailburuak hizkuntz politika eta kultura arloetan murrizketa handiak izango direla iragarri du.

Baina hori ez da Urkullu lehendakariak hauteskunde kanpainan plazaratu zuen iritzia, alderantzizkoa baizik. Lehendakarigai zenean, Urkulluk adierazi zuen ez zela murrizketarik izan behar ez kulturan ez euskara arloan. Horrela ziurtatu zuen Urkulluk, Hamaika Telebistari urriaren 15ean eskaini zion elkarrizketan.

Saio berezi hartan, euskara sustatzeko politikak gauzatzeko diru gehiago egongo ote zen eta euskara lehentasunen artean egongo ote zen galdetu zitzaion Urkulluri. “Bai, guretzat kultura gure izaeraren sena da, eta horretan ez da izan behar murrizketarik, eta euskaran are gutxiago. Nik uste dut urratsak egiten jarraitu behar dugula, eta harro nago aurreko legealdian, ez bukatu den honetan aurrekoan baizik, adostu zen Euskara 21 planaz, eta hori gauzatu egin behar dugu eta aurrera eraman nahi izango nuke”, erantzun zuen hitzez hitz orduan lehendakarigai zenak.

Hauteskunde saio berezi hartan, Hamaika Telebistako bazkide diren hedabideetako hiru kazetari aritu ziren galderak egiten: Bingen Zupiria Deia-ko zuzendaria, Iñaki Soto Gara-ko zuzendaria eta Pello Urzelai BERRIAko Politika arduraduna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.