Geroa Baik uste du ez dagoela «arrazoi sendorik» euskararen aurka datorren ekainaren 2rako Iruñean antolatu duten manifestaziorako. Hala azaldu zuen atzo koalizioko eledun Koldo Martinezek: «Uste dugu euskarak Nafarroako administrazioan duen balorazioaren inguruko gezurrak sortzen aritu diren sektoreak daudela».Halaber, manifestaziora joateko autobusak udalek ordaintzea eskatzeko UPNk eta PPNk bultzatutako mozioen aurka egin zuen Martinezek: «Mozioek frankismoak garai hartan antolatutako manifestazioak gogorarazten dizkigute, Oriente plazan diktadoreari babesa agertzeko egiten zituztenak».
PSNko idazkari nagusi Maria Txibitek baieztatu du bere alderdia manifestazioan egongo dela. Txibitek azaldu du ekinaldia ez dela euskararen aurkakoa, «gobernu hau erabiltzen ari den hizkuntza politiken aurkakoa baizik». UGTk ere bat egin du.
EH Bilduren proposamena
Nafarroako Parlamentuan lege proposamen bat aurkeztu du EH Bilduk, euskarazko lanpostua duten funtzionarioak gaztelerazko lanpostuetara aurkeztu ahal izateko.
Euskararen aurkako manifestazioa eta frankismoa alderatu ditu Martinezek
Geroa Baik dio UPN eta PPren mozioek gogora ekartzen dituztela «Oriente plazan diktadoreari babesa agertzeko» egindako bilkurak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu