Euskararen Berreskuratzea, duela hiru urte hasitako proiektua

2012ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Euskararen berreskuratzean egindako lanahizkuntza gutxituak dituzten gainerako komunitateen esku jartzeko asmoz, Garabidek duela hiru urte jarri zuen martxan Euskararen Berreskuratzea ekimena. Atzo aurkeztutakoa, beraz, proiektu zabalago baten hirugarren katebegia da.

Duela hiru urte kaleratu zuten bildumako lehen liburua. Han, euskararen biziberritzean egon diren gako nagusiak aztertu zituzten. Iaz, berriz, gako horietako bati heldu zioten: hizkuntzen estandarizazioari, hain zuzen.

Horrekin, beste hizkuntza gutxituekin izandako harremanen ondoren ikusi zuten behar bati erantzun nahi izan diote: sintetizatu gabe zeuden euskara egungo egoerara eraman duten estrategia eta lan ildo nagusiak; ez zegoen horri buruzko materialik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.