Euskararen datuak eta geroa aztergai Udako Ikastaroetan

2012ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroetan, euskararen egoerari buruz gogoeta egiteko mintegi bat antolatu dute Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Soziolinguistika Klusterrak. Bihar eta etzi egingo dituzte saioak, Donostiako Miramar jauregian. V. Inkesta Soziolinguistikoa eta Hizkuntzen Kale Erabileraren VI. Neurketa hartuko dituzte gogoetarako oinarri; biak iaz eginak dira. Bihar, Olatz Altunak, Jon Aizpuruak eta Agurtzane Ortiz de Landaluzek xehatuko dituzte datuak. Asteartean, berriz, Iñaki Iurrebasok, Albert Fabrak, Iñaki Martinez de Lunak, Sagrario Alemanek, Iñaki Lasak, Iker Martinez de Lagosek eta Paxkal Indok egingo dute gogoeta datuen gainean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.