Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatuko dute larunbatean Iruñean, Kontseiluak deitutako manifestazioan. Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politika salatu nahi dute. Hori dela-eta, BerriaTBk Nafarroan arlo ezberdinetan euskararen alde dabiltzan lau lagun bildu ditu Iruñean, Zaldiko Maldiko elkartean: Esther Lakasta euskarazko aisialdian diharduen Dindaia Fundazioko kudeatzailea, Sagrario Aleman helduak euskalduntzeaz eta alfabetatzeaz arduratzen den IKA elkarteko kidea, Oskar Zapata euskarazko hedabideak biltzen dituen Topaguneko kidea eta David Anaut Leitzako udal euskara teknikaria.
Larunbateko manifestazioaz, Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikaz eta orohar euskararen egoeraz hitz egin dute Naiara Elola BERRIAko kazetariarekin.
Manifestazioa arratsaldeko seietan abiatuko da Golem zinemetatik. Dagoeneko hiru mila lagunek baino gehiagok egin dute bat Kontseiluaren deialdiarekin.
euskara
Euskararen egoera Nafarroan aztergai
Iruñeko larunbateko manifestazioaren atarian, BerriaTBk Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikari eta euskararen egoerari buruz solasteko lau lagun bildu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu