Euskara
Euskararen egoeraren berri ematen duen adierazle bilduma jarri du Jaurlaritzak Interneten
=l EAS ==http://www1.euskadi.net/euskara_adierazleak/indice.apl=l Euskal Herriko Hizkuntza-adierazleen Sistema aurkeztu du Jaurlaritzako Kultura Sailak; hau da, euskararen egoeraren eta bilakaeraren berri ematen duten adierazleen bilduma, Interneten paratua. Hizkuntza politiken funtzionamendua eta eragingarritasuna neurtzea da tresna horren xedea, hartara etorkizuneko bideak erabakitzeko. Etengabe eguneratuko dute.
Euskal Herri osoa hartzen du aintzat EAS-ek, baina oraingoz Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hizkuntza adierazleak baino ez daude ikusgai. Lapurdiri, Nafarroa, Nafarroa Beherea eta Zuberoari dagokionez, oraindik biztanleei buruzko datuak baino ez dituzte eskegi, baina eremu horietako erakunde eta agintariekin elkarlanean hizkuntza adierazleak jartzea da Jaurlaritzako Kultura Sailaren helburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu