Irudia. Madril
EUSKARAREN ETORKIZUNAZ MADRILEN
Euskararen etorkizuna izango dute hizpide Madrilen martxoaren 13tik 15era. Euskarari gorazarre. El euskera, una lengua con futuro jardunaldiak antolatu dituzte Etxepare institutuak, Euskaltzaindiak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak; atzo aurkeztu zituzten, Espainiako hiriburuan. Azken urteotan euskalgintzan eman diren aurrerapausoak nabarmendu eta hizkuntzalaritzan zein literaturan lortutako «goi mailako emaitzak» ikusarazi nahi dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu