Sanzek azaldu duenez, berak eratuko duen Gobernuaren lehentasuna "nafar guztien integrazioa" izango da: "Euskaraz hitz egin edo ez, Baztanen edo Erriberan bizi, administrazio publikora zein osasun zerbitzuetara diskriminaziorik gabe nafar guztiei baldintza beretan iristea ahalbidetuko dien proiektua eramango dugu aurrera", azaldu du Sanzek.
Ildo horretatik, euskarazko hezkuntza eredurako, hau da, D eredurako, Nafarroak testuliburu propioak landuko dituela azpimarratu du Nafarroako presidentegaiak. Aurreko legegintzaldian Lehen Hezkuntzakoak egin zituzten, eta, orain, DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak egingo dituzte. Proiektu horren helburua, testuliburuetatik Euskal Herriaren erreferentzia ezabatzea da. "Hezkuntzako edukien ikuskatzea indartu egingo dugu, transmititzen diren edukiek Nafarroako errealitate soziala eta instituzionala isla dezatela helburu hartuta", iragarri du Sanzek. Beraz, pentsatzekoa da, Nafarroak Euskal Herriko gainerako herrialdeekiin duen harremanari buruzko erreferentziak ezkutatu egingo direla.
Datorren agintealdirako kultur politikaren ardatzak bi izango direla azaldu du Sanzek: batetik, San Frantzisko Xabierren bostgarren mendeurrena 2006an, eta, bestetik, Antxo Nagusiaren milagarren urteurrena datorren urtean. Antxo Nagusia "hispanitatearen bultzatzaile" nagusietakoa izan zela esan du Sanzek, eta ideia horri helduta Nafarroaren espainiartasuna bultzatuko dutela.
Nafarroako Parlamentua
Euskararen gutxiespenean eta nafarroaren espainiartasunean oinarritutako politika iragarri du Miguel Sanzek inbestidura hitzaldian
Miguel Sanz berriro ere Nafarroako presidente hautatzeko inbestidura saioa hasi da gaur Nafarroako Parlamentuan. Hautagiaren hitzaldiari erreparatuta, Nafarroako Gobernuak aurreko legegintzaldiko politika ildoei jarraituko die; azken batean, euskararen gutxiespena eta nafarroaren espainiartasuna aldarrikatzea izango du ardatz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu