Eztabaidaren erdigunean daude euskara sustatzeko neurriak Nafarroan. UPNk, PSNk eta PPk gogor salatu dute Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politika; euskaldunak ez direnak baztertu egiten dituela saltu dute. Hiru alderdiek bat egin dute bi "kultur elkarte" ultrakontserbadorek ekainaren 2rako deitu duten manifestazioarekin. Berdintasunezko etorkizun baten alde goiburupean egingo dute.
Manifestazio hori egin eta astebetera, bestelako festa antolatu dute Tuteran, euskararen alde: Euskararen Jaia. Ekainaren 9an, liburu azoka, pailazoak, herri bazkaria, bertsolariak eta musika izango dira Tuterako kaleetan.
Festak Tuterako Euskararen Aldeko Plataformak antolatu du, Tuterako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren babesarekin.