mahai ingurua

'Euskararen lege babesa Ipar Euskal Herrian' gaiaz ariko dira gaur Martin Ugalde Foroan

Ione Josie Kontseiluko kidearen, Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariaren eta Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiaren arteko mahai inguru bat izango da Andoainen, 19:00etan hasita.

2012ko martxoaren 15a
16:54
Entzun

Gaur izango da Martin Ugalde Foroaren hurrengo saioa; mahai inguru batean bilduko dira, Euskararen lege babesa Ipar Euskal Herrian gaitzat hartuta. 19:00etan hasiko da, Andoainen, Martin Ugalde kultur parkeko areto nagusian.

Partaideak: Ione Josie Kontseiluko kidea, Hur Gorostiaga Seaskako zuzendaria eta Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia. Euskal Konfederazioak eta Kontseiluak hilaren 31rako egin duten Deiadar manifestazio deialdia dela-eta egingo dute mahai ingurua. 

Deialdia irekia da, eta BERRIA.INFOk zuzenean emango du.

BERRIA egunkariak eta Martin Ugalde kultur parkeak antolatzen dute foroa, eta, batik bat, euskal gaiak jorratzen dituzte. 2005eko azaroan sortu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.