Nafarroako Euskararen Legeak 25 urte beteko ditu abenduaren 15ean, eta urtemugaren karietara Euskal Herrian Euskarazek hogei bilkura deitu ditu Nafarroako herritan urtemuga salatzeko. Euskaraz bizi nahi dugulako, hizkuntza politika burujabea! lelopean egingo dira elkarretaratzeak.
25 urte horien balantzea oso iluna dela esan du EHEk. Nafarroako Gobernuaren hizkuntz politika "etnozida" dela salatu dute, eta euskara bultzatzea baino gehiago euskararen zabalkundea ekiditeko baliatzen dutela. Gaineratu dute "zapalkuntzarako eta asmiliaziorako" tresna bihurtu dutela.
Guzti horregatik burujabetza linguistikoa eskatuko dute.