Euskararen Legearen 30. urteurrena dela-eta erreportaje saila BERRIAn

2012ko abenduaren 1a
20:52
Entzun

EAEko Euskararen Legearen 30. urteurrena bete dela eta, BERRIAko Gizartea sailak erreportaje saila egingo du datozen egunetan.

Jorratuko dituen gaiak

- Euskararen Legearen testuinguru historikoa. Garaiko protagonisten testigantzak.

- Euskararen Legearen geroa. Zer asmo dituzte Eusko Legebiltzar berria osatzen duten talde politikoek?

- Ezagutza eta bilakaera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

- Hezkuntza eta euskaltegiak. Euskarak hezkuntzan eta euskalduntze eta alfabetatze arloan izandako bilakaera.

- Lan mundua eta administrazioa. Nola aldatu da euskararen egoera lantokietan eta administrazio publikoan?

- Hedabideak eta Internet. Zer-nolako bilakaera izan duten euskarazko komunikabideek.

- Ondorioak. Euskararen normalizazio prozesuak eta estrategiek zer dute ikasteko beste hizkuntza normalizazio prozesuetatik?

BERRIA.INFOk erreportaje sailarekin testu bilduma bat osatuko du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.