EUSKAL ESTATUA

Euskararen lekua estatugintzan, eztabaidagai sarean

Ipar Hegoa Fundazioak eta Parte Hartuz ikerketa taldeak eginiko azterketak ondorio bat azaleratu du: Euskalgintzako zenbait eragile uzkur ageri dira euskal estatuaren inguruan.

'Euskal estatua irudikatzen' ikerketa. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2016ko martxoaren 17a
12:42
Entzun

Euskal estatua irudikatzen izeneko ikerketako elkarrizketa sakonek emaitza interesgarriak utzi dituzte euskalgintzari eta estatugintzari dagokionez. Elkarrizketatutako eragile gehienek "ezinbestekotzat" jotzen dute euskal estatu baten babesa, baina zalantza handiak dituzte horrek besterik gabe euskararen eta euskal kulturaren berreskurapena ekarriko ote lukeen, batez ere "oraingo joerak mantenduz gero", eta estatuaren "lehentasun estrategikoa" auzitan jartzen dute askok.

Euskalgintzako zenbait eragilerentzat, estatua "tresna" da, ez "helburu". Ondorio horretara iritsi dira ikerketaren egileek eragile horietako zenbait sakon elkarrizketatu ondoren. Eragile horien ustez, euskara eta euskal kultura berreskuratzea lirateke euskal estatu baten zeregin nagusiak, estatuaren bestelako eginkizun posible batzuen gainetik.

Gaiak eztabaida eragin du azken hilabeteetan foro ugaritan. Esaterako, Jule Goikoetxearekin eta Andoni Olariagarekin batera Independentzia helburu liburuaren egile diren Imanol Galfarsorok eta Unai Apaolazak euskararen paperaz eta euskalduntasunaz idatzi dute azken asteetan Lapiko Kritikoan. Atzo ere, azterlanaren ondotik, eztabaida piztu zen sare sozialetan. Segidakoak dira iruzkinetako batzuk:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.