EUSKARA

Euskararen Nafar Kontseiluak aho batez babestu du Euskarabidea indartzeko proposamena

Kontseiluak hizkuntza sustatzeko eta normalizatzeko plan estrategiko batean lan egingo du.

Ana Ollo kontseilaria, karguaren zina egin zuen egunean. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2015eko abuztuaren 27a
20:43
Entzun

Euskararen Nafar Kontseiluak, Euskarabideari aholkularitza emateko eta partaidetzako erakundeak, legealdi berriko lehen bilkura berezia egin du. Nafarroako Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo Hualdek Nafarroako Gobernuari aurkeztuko dion erakunde autonomo horretako egitura organikoko proposamena aztertzeko egin dute bilkura.

Aurkeztutako egituraren proposamena aho batez babestu du kontseiluak, eta eskumen nahiz funtzioei buruz Euskarabideko zuzendari kudeatzaile Mikel Arregik datozen lau urtetarako prestatutako zirriborroa onartu du.

Behin kontseiluak proposamena onartuta, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak organigrama berritu eta indartzeko proposamena Nafarroako Gobernura eramango du ostiralean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.