Durangoko San Agustin kulturgunean bilduko ditu hiru gonbidatuak Euskal Herrian Euskaraz-ek, eta Iñaki Petxarroman BERRIAko zuzendariordeak gidatuta, normalizazio prozesuaren geroaz mintzatuko dira. BERRIAn saioa ikusi ahal izango da osorik.
Gaurko egunez sortu zen Euskal Herrian Euskaraz, Durangon, orain dela 35 urte. "Euskararen normalizazio prozesuan jardun duten ahotsak batu nahi izan ditugu euskararen normalizazioaren geroaz duten ikuspegia jasotzeko eta zabaltzeko", esan du EHEk. Mahai inguru irekia izango da.