Izan ere, euskalgintzaren kezka nagusia hizkuntz politiko eraginkor baten gabezia da, eta ildo horretan, instituzioek ez dutela behar beste egin iritzi diote: "“Ahalegin mugatuak sumatu ditugu gobernuen jokabidean”, adierazi du Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak batzarraren ostean.
Horren adibide, EAEko iragan legegintzaldiari buruz Kontseiluak atzo plazaratu zuen txostena, azterketa hori eginda "urrats esanguratsurik" ez dela egin ondorioztatu baitute. Era berean, Euskal Herri osoan euskara garatzeko zailtasun handiak daudela nabarmendu du Mendigurenek.
Hori guztia dela eta, instituzioei eta alderdiei inplikazio handiagoa eskatu diete euskararen normalizazioa bizkortzeko ahaleginean. Mendigurenen iduriko, ezinbestekoa da normalizazioa azkartzea, gainerakoan atzera pausoak gerta daitezkeela uste baitu.
Hizkuntz normalizazioa
Euskararen normalizazioa bizkortzeko instituzioen eta alderdien inplikazioa eskatu du Kontseiluaren Batzar Nagusiak
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua osatzen duten 46 bazkideek urteko Batzar Nagusia egin dute gaur Bilbon, hain justu, Bizkaiko Batzar Nagusiek egoitzan. Kontseiluaren urteko ekimenak eta, oro har, hizkuntza normalizazioan eman diren urratsak aztertzea zen bileraren helburua. Kontseilaren jardunarekin gustura agertu dira; ez, ordea, instituzioek eta alderdiek egindakoarekin: normalizazioa bizkortzeko inplikazio handiagoa eskatu diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu