Euskara Nafarroa osoan ofiziala izan dadin eskatzeko, kanpaina abiatu zuen Kontseiluak urriaren 11n. Milatik gora herritarrek bat egin dute mezuarekin, sinadura emanez. Besteak beste, Iruñean, Antsoainen, Atarrabian, Barañainen, Berriozarren, Burlatan, Mutiloan eta Sarrigurenen jaso dituzte. Erakundeetan entregatu dituzte gaur: hiriburuko sinadurak, Iruñeko Udaletxean, eta herrietakoak, Nafarroako Parlamentuan. Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak gogoratu du euskaldunek "bereizkeria" pairatzen dutela Nafarroan: "Eremu euskalduna izendatutakotik kanpo, nafarrok ez dugu ziurtatuta euskaraz aritzeko hautua errespetatzea. Erakundeek ez dute zerbitzu publikoak euskaraz eskaintzeko beharrik. Ordea, gaztelaniaz bizi nahi duenak aitortua eta bermatua du, Nafarroa osoan, gaztelaniaz artatua izateko eskubidea. Horrela, legez ezarrita dago nafarren arteko ezberdinkeria".
Euskara
Euskararen ofizialtasun eskaera Nafarroako Parlamentura eraman du Kontseiluak
Ehunka herritarren sinadurak bildu ditu, 'Euskara ofiziala Nafarroa osoan' kanpainaren barruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu