Abenduaren 15ean 20 urte beteko ditu Nafarroako Euskararen Legeak. EHEk gogora ekarridu lege horrek Nafarroako herritarrak bizi diren gunearen arabera banatzen dituela, hizkuntz eskubideak horren arabera "ezarriz".
Gaineratu dutenez, lege horrek, "Euskal Herrian indarrean dauden besteek bezala, ez du bermatzen Euskal Herrian euskaraz bizi ahal izatea. Euskarari bigarren mailako aitortza egiten dio gune batzuetan eta beste batzuetan berriz hori ere ez". Horregatik, "euskararen lurralde osoa aintzat hartuko duen" legediaren beharra azpimarratu dute; "lurralde osoan euskara lehen mailako hizkuntza izendatuko duena, ofiziala egingo duena".
Gizartea
Euskararen ofizialtasuna eskatuz manifestazioa antolatu du EHEk abenduaren 16an
=i Hizkuntza bat, lurralde bat, legedi bat, ofizialtasuna!=i lelopean manifestaziora deitu ditu EHEk herritarrak. Abenduaren 16an izango da manifestazioa Iruñean, 17:30ean autobus geltokitik abiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu