Aurrera doa Korrika, jende asko eta askoren babesarekin. Hala ikusi da gaur ere. Nafarroako hegoaldean dabil, eta euskararen ofizialtasunaren aldeko oihuak izan dira Tafallan. Jendetza bildu da.
Tuteran ere jende asko ibili da lehenagotik. Batik bat, haurrak. Lekuko bat ikastolako ume batek eraman du, amarekin batera; euskaltegiko ikaslea da ama.
Erriberan herri batetik bestera handiak distantziak eta euskaltzale batzuek kilometro asko egin behar izan dituzte lasterka.
Igandean bukatuko da Korrika, Iruñean.
Korrika 15
Euskararen ofizialtasunaren alde Nafarroan
Hegoaldeko lurretan dabil da gaur Korrika, Nafarroako Erribera aldean. Iruñeko helmuga gero eta hurbilago du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu