Irudia.Mendigorria
EUSKARAREN OFIZIALTASUNAREN ALDEKO JAIA
Apirilaren 10ean euskararen zonifikazioaren aurkakobigarren jaia ospatuko dute Mendigorrian (Nafarroa), ofizialtasunaren alde. Sortzen Ikasbatuaz eta Biderra elkarteek eta inguru ez euskalduneko gurasoek antolatu dute jaia. «Helburua Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna eta auzo zein herri guztietan euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzea da», Sortzen Ikasbatuaz elkarteak azaldu duenez. Egitarau «herrikoi, oparo eta solidarioa» osatu dute. Goizeko 10:00etan hasiko da jaia, eta ilunabarrean bukatu, 20:00etan. Iaz Artaxoan ospatu zuten euskararen ofizialtasunaren jaia, eta 5.000 lagunek parte hartu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu