Euskararen plan estrategikoa egiteko ekarpen bila

2012ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Euskararen beste plan estrategiko bat egingo du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta ekarpenak jasotzeko epea hasi du. Eragileekin hitz egin du jadanik. Baina funtsezkoa iruditzen zaio herritarren kezka, ekarpen eta iritzien berri izatea. Horretarako aukera eman nahi die herritarrei. Internet bidez izango da, eta ondoko helbide honetan parte har dezakete herritarrek: Gipuzkoaeuskara.net. «Parte hartzeko prozesu xume bat antolatu dugu, baina beharrezkoa iruditzen zaigu herritarrek iritzia ematea ezarriko den hizkuntza politikaz», azaldu du Zigor Etxeburua Euskara zuzendariak. Etzi arte dago horretarako aukera, baina aldundia aztertzen ari da epe hori luzatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.