Euskararengatik "bazterketarik" ez duela onartuko ohartarazi du Urkijok

2012ko urriaren 2a
15:54
Entzun

Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkari Carlos Urkijok ohartarazi du ez duela onartuko "bazterketarik" euskararengatik, eta esan du "gipuzkoar guztiei bermatu" egingo diela "hizkuntza hautatzeko aukera". Urkijok gaineratu du ez duela onartuko "zuzenbide estatutik kanpoko jokabideak", eta enpresei ere ziurtatuko diela "lehia askea eta merkatu batasuna".

Urkijok esan du Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitano "herrialdez nahastu" egin dela, "horrelako jokaera sektarioek lekua izan dezaketelako beste leku eta bestelako erregimen batzuetan". Espainia, ordea, "Garitanoren herrialdea", demokrazia bat dela adierazi du Urkijok, "non jarrera antidemokratikoak zigortu egiten diren".

Bestalde, Twitter bidez eman du Antonio Basagoiti PPko lehendakarigaiak bere iritzia Gipuzkoako Foru Aldundiak euskara lehenestearen inguruan.  "Hizkuntzarekin Bilduk Gipuzkoako Diputazioan duen jarrera nazia ez zen gertatuko, EAJk gobernatzen utzi izan ez balio", idatzi du Basagoitik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.