NAFARROA OINEZ

Euskarari argia eman diote milaka lagunek Tuteran

Jendetza elkartu da Erriberako hiriburuan Argia Ikastolak antolatutako Nafarroa Oinez jaialdira.

2013ko urriaren 21a
14:39
Entzun

Laguntza ekonomikoa behar du ikastolak aurrera egiteko, eta haren deiari jarraituz joan ziren milaka lagun Tuterara, Nafarroako ikastolen aldeko festara. 22 irakasle eta 220 ikasle ditu ikastolak, eta, 1984ko azaroan sortu zenetik, hiru aldiz antolatu du Nafarroa Oinez; 1995ean eta 2002an ere prestatu zuen.

Hainbat ordezkari politiko ere Tuteran izan ziren; besteak beste, Mertxe Aizpurua Udalbiltzako presidentea, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Sabino Cuadra Amaiurreko diputatua, Uxue Barkos Geroa Baiko diputatua eta Nafarroako parlamentari ugari, Bilduko Bakartxo Ruiz, Aralar-NaBaiko Juan Carlos Longas eta Ezkerrako Txema Mauleon kasurako.

Eguraldia lagun izan zuten Erriberan, eta aurreikuspenak bete dituztela adierazi du Anika Lujan Argia Ikastolako zuzendariak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.