Euskarari eraso egin izana salatu dute Plentzian

2010eko abenduaren 8a
00:00
Entzun
BILBO. Irmo kritikatu du Plentziako (Bizkaia) ezker abertzaleak bertan euskarari egin berri dioten «erasoa». Aditzera eman dutenez, estatua bat zaharberritu du udalak, eta 20.000 euro erabili ditu egiteko horretan, baina estatuako plaka soilik gaztelaniaz jarri dute: Monumento al marino mercante. Udal gobernuak euskararekiko duen jarrera «iraingarriaren» adibidetzat jo dute ezker abertzaleko ordezkariek jazoera. Oroigarriko plaka lehenbailehen aldatzeko eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.