Euskara
Euskarari "marko legal bat" ematea aldarrikatu du Euskal Konfederazioak
Hitzarmen Bereziak bideratu ez dituen atalak abian jartzeko eskatu du gaur Euskal Konfederazioak. Hitzarmen Berezia 2000. urtean sortu zen plan bat da eta 2006. urtera arteko balioa du. Erdibidean Euskal Konfederazioak hiru urteko ibilbideraren errepasoa egin du, eta zenbait atal bete diren arren, "beste asko" ez direla bete salatu dute, eta erabili ez den dirua bideratzeko eskatu du euskalgintzak. Halaber, euskarari "marko legal bat" ematea aldarrikatu du Euskal Konfederazioak.
Horrez gain, hizkuntza politika sendo bat abian jartzeko eskaera egin du Euskal Konfederazioak, eta Frantziako botere publikoen jarrera salatu dute, orain arte egin diren gauzen inguruan daturik eman ez dutelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu