gizartea

Euskaraz Bizi Eguna larunbatean Gernikan

Egun osoko egitaraua prestatu du EHEk.

2011ko martxoaren 15a
19:52
Entzun

Larunbat honetan egingo dute, Gernika-Lumon, Euskaraz Bizi Eguna, Euskal Herrian Euskaraz-ek (EHE) antolatuta, "jaia eta aldarrikapena uztartuz euskaraz bizitzearen aldeko hautua indartzeko" asmoz. Halaber, "zapalkuntzari aurre egin eta Euskal Herri euskalduna eraikitzeko bidera hurbildu nahi ditugu herritarrak, euskara eta euskaldunak menpeko bihurtzen gaituzten asimilazio estrategien aurrean euskaraz biziko den herrirantz bidea egiten joateko, inoren eta ezeren zain gelditu barik".

Egun osoko egitaraua prestatu du EHEk. Pasealeku inguruan bilduko da jaia. 11:00etatik aurrera erakusketak, kale animazioa eta sokatira saioa izango dira, Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz dokumentalaren emanaldia, itsasgarrien erakusketa, euskalgintzaren azoka, musika, dantza, eskalada tailerrak, haurrentzako puzgarriak eta tailerrak...

500 lagunentzako herri bazkaria antolatu dute. Aurten, baina, bertso bazkaria izango da. Igor Elortza, Onintza Enbeita, Ander Elortegi eta Beñat Ugartetxea bertsolariek hartuko dute parte.

Arratsaldean, Sasi guztien gainetik euskaraz bizi! lelopean manifestazioa egingo dute, eta bukaeran, ekitaldia.

Iluntzean kontzertuek hartuko dute lekukoa: Betagarri eta Sarkor ariko dira lehenik, eta ondoren erromeria egongo da Joxpa taldearekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.