EHEk Euskaraz Bizi Egunera batzeko deia egin du, "euskaraz bizitzearen aldeko hautua indartzeko mugarri berri bat izan nahi duen eguna" delakoan. Elkartearen arabera, euskaraz bizitzearen aldeko hautuari "behar duen bultzada" emateko aukera izango da. Jaia eta aldarrikapena uztartuz, "zapalkuntzari aurre egin" eta herritarrak "Euskal Herri euskalduna eraikitzeko bidera" batu daitezen nahi dute.
Euskaraz Bizi Egunerako egitarau zabala prestatu dute. Goizean goizetik dianak egingo dira, eta 10:30ean izango da jai hasierako txupinazoa. Buruhandiak, gaiteroak, trikitilariak, txistulariak eta abar izango dira goizean. Euskalgintzaren azoka, erakusketa kultur etxean, haurren txokoa eta herri kirol erakustaldia (12:00etan) ere antolatu dituzte.
Eguerdi partean herri bazkaria izango da, eta kantaldia ondoren. Arratsaldetik aurrera musika eta dantza ez dira faltako.