Gizartea

Euskaraz bizi eta ikasteko eskubidea aldarrikatu dute Tafallan

Ehunka lagun bildu dira Nafarroan ere euskaraz bizitzeko eskubidearen alde. Jai giroan egin dute manifestazioa.

Jai giroan aldarrikatu dute Tafallan euskaraz bizi eta ikasteko eskubidea. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2014ko abenduaren 14a
10:16
Entzun

Berlingo Harresia nola, Vascuencearen Legea hala! Nafarroa osoan euskaraz bizitzeko eta ikasteko eskubidearen alde leloarekin egin dute manifestazioa. Euskaraz bizi nahi duten herrien ordezkarien bilera egin dute goizean. 13:00etan izan dute hitzordu nagusia, kalejirarekin, Nafarroako herrietan euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzeko. Ehunka lagun bildu ditu ekimenak. 

Antolatzaileek Nafarroako egungo euskararen legea ere gaitzetsi dute, zeina oztopo bilakatu den euskaraz bizi nahi dutenentzat.

Abenduaren 15ean 28 urte beteko ditu Nafarroako Euskararen Legeak. Eta Berlingo Harresiaren kasuarekin alderatu dute herri ekinbidekoek. 25 urte dira Alemania zatitzen zuen harresia eraitsi zela. Eta hura erori bezala euskararen legea ere eroriko dela adierazi dute: «Berlingo Harresia erori zen bezala, Vascuencearen Legearen harresia ere eroriko da. Hobeto esanda, bota egingo dugu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.