gizartea

Euskaraz bizitzeko aldarria

Kontseiluak 'Euskaraz bizi nahi dut, duzu, dugu!' ekimena aurkeztuko du hilaren 28an, Donostian. Aurkezpen ekitaldirako dei eginez bideoa prestatu du.

2011ko urriaren 17a
12:02
Entzun

Kontseiluak eta euskalgintzako hainbat eragilek bultzatuta Euskaraz bizi nahi dut, duzu, dugu! ekimeneko lehen urratsak eman dituzte, eta urriaren 28an 19:00etan Donostiako Doka kafe antzokian aurkezpena egingo du Kontseiluak. Azken hilabeteotan euskaraz bizitzearen alde egindako hainbat ekimenen berri emango dute, eta Esne Beltzak taldeak prestatutako abestiaren aurkezpena izango da.

Aurkezpen ekitaldirako dei eginez bideoa prestatu du Kontseiluak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.