Ikergazte kongresua

Euskaraz egin dituzten ikerlan zientifikoak ezagutzera ematen hasi dira ikerlari gazteak Durangon

UEUk antolatuta, lehen Ikergazte kongresua egingo da Landako gunean gaurtik etzira. Euskarazko produkzioa handitzea, egindakoari ikusgarritasuna ematea eta ikerlari euskaldunen arteko sarea osatzea dira helburuak.

Ikerlari gazteen Durangoko topaketen hasiera. LUIS JAUREGIALTZO, ARGAZKI PRESS
Ibai Maruri Bilbao.
2015eko maiatzaren 13a
07:37
Entzun

Zientziaren alor guztietako ikerlariek parte hartuko dute. Zientzia puruetan, gizarte zientietan, ingerniaritza eta arkitekturan eta osasun arloan egindako ikerketak aurkeztuko dira egunotan. UEUko zuzendari Iñaki Alegriaren esanetan, ikertzaileak oso espezializatuta daude. “Bakoitzak bere arloan oso aditu den ikerlari bat ezagutzen du munduko beste puntan, baina ez daki Euskal Herrian gainontzeko gaietan zer aditu dagoen”. Kongresu honekin euskal ikertzaileen arteko sinergiak eta elkarlana erraztu nahi dituzte.

Egunotan euren azterlana Durango aurkeztu gura duten gazteen 133 proposamen jaso ditu UEUk. Horietatik 117 hautatu ditu batzorde zientifikoak. Mirenjosu Ormaetxea da batzordeko burua. “Kalitate handiko” lanak jaso dituztela azpimarratu du. Iaz 500 tesi inguru egin ziten Hego Euskal Herriko unibertsitateetan. Horietatik %17 euskaraz egin zirela nabarmendu du Itziar Alkortak, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.