Epaiketa

Euskaraz egitea "ETAren aldeko aldarrikapena" dela arrazoituta, itzultzailea ukatu diete Parisen epaitzen ari diren euskal herritarrei

Hamabost lagun epaitzekoak ziren gaurtik landa Parisen, "ETAko erreserba taldeetako kide izatea" leporatuz. Epaiketa hasi da, baina gero, bertan behera geratu da. Izan ere, auzipetuei itzultzailea izatea ukatu diete, "euskaraz hitzegitea ETAren aldeko aldarrikapena egitea dela" argudiatuta. Auzipetuek protestan hasi dira, eta epaiketa bertan behera utzi dute, bihar arratsaldera arte.

2005eko maiatzaren 11
18:13
Entzun
Besteak beste Angel Cruz Arrospide, Ainhoa Barbarin, Mikel Otegi, Aloña Muñoa, Iñaki Lopez Bergara, Jose Luis Campo Barandiaran eta Juan Carlos Estevez Paz epaituko dituzte. 2001eko irailean abiatu operaziotik landa gertatu hainbat atxiloketetan atxilotutako euskal herritarrak dira. Bi lagun ihesean daudela epaituko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.