euskara

Euskaraz hitz egiteari "absurdua" iritzi dio Zarauzko PPko zinegotziak

Zarauzko PPko zinegotzi Carmen Buscak, euskaraz hitz egitea "absurdoa" dela esan du gaur Udalbatzarrean. Buscarentzat itzultzaile lanak egiten dituen pertsona ez da agertu gaur 08:30ean Zarauzko Udalbatzak egin duen ohiko udalbatzarrera. Ondorioz, zenbait zinegotzik gazteleraz hitz egin dute, eta beste batzuk euskaraz egin ondoren gaztelerara itzuli dituzte beraien hitzak. Horren aurrean, PPko Carmen Busca zinegotziak horrela jardutea "absurdua" dela esan du, erdaraz jardunez gero "denek ulertuko genukeelako eta udalbatzarra lehenago amaituko litzatekeelako". Maite Etxaniz alkateak bakoitzak nahi duen hizkuntzan hitz egiteko eskubidea duela erantzun dio.

2005eko maiatzaren 13a
12:55
Entzun
Urola kostako hitza -ren webgunetik jaso dugu berria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.