Euskaraz hitz egiteko eskatzeagatik gazte bat identifikatu eta ia atxilotu egin zuen, atzo, Ertzaintzak, Donostian. Ernaik Gipuzkoa plazan polizia jazarpena salatzeko egin duen prentsaurrekoaren ondoren, euskaraz hitz egiteko eskatu zien gazte batek ertzainei, eta poliziek identifikatzeko eskatu zioten, behin eta berriz, gazteleraz.
Gazte antolakundeko kide bat eta bertan zeuden kazetariak ere identifikatu dituzte agenteek.