Aktak euskaraz

Euskaraz idatzitako aktek legezko balioa dutela berretsi du Legebiltzarrak

EAJ eta EH Bilduren "fundamentalismoa" salatu, eta "euskarari mesederik egiten ez jarrera obsesiboak" gaitzetsi dituzte PSE-EEk, PPk eta UPDk.

Xabier Isasi, Belen Arrondo eta Pello Urizar, EH Bilduko parlamentariak. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
arantxa elizegi egilegor
2015eko martxoaren 6a
10:32
Entzun

Euskara ofiziala den lurralde guztietan, hizkuntza horretan idatzitako aktek legezko balioa dutela berretsi du gaur Legebiltzarrak, EAJ eta EH Bilduren babesarekin.

Ebazpenak babesa eskaintzen die euren aktak euskaraz idazten eta bidaltzen dituzten udalei, eta bat egiten du Jaurlaritzak salaketen aurrean agertutako jarrerarekin. Jaurlaritzak eholkularitza eskaintzen die Carlos Urkijo Espainiako Gobernuko ordezkariak jarritako salaketei aurre egitea erabakitzen duten udalei.

Ez dira, ordea, erabakiarekin bat etorri PSE-EE, PP eta UPD. Vicente Reyes sozialistak "fundamentalistatzat" jo du EAJ eta EH Bilduren jarrera, eta nabarmendu du euskara ofiziala izan arren, akta ofizialak bi hizkuntzatan egotea eskatzen duela legeak.

Bide beretik jo dute PPko Iñaki Oiartzabalek eta UPDko Gorka Maneirok ere. Lehenak "hizkuntzaren talibanak" gaitzetsi ditu eta bigarrenak, berriz, ohartarazi du "bortxaz ezarritako jarrera obsesiboek" ez diotela euskarari "mesederik egiten".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.