euskal herria

Euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatuko dute igandean Villatuertan

Nafarroako euskalgintzako hainbat elkartek eta zenbait sindikatuk parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Bideoa: abestia. [YouTube]http://youtu.be/o59kqtHca9A[/YouTube]

edurne elizondo
2013ko apirilaren 16a
17:06
Entzun

1.400 ume inguruk hogei kilometroko bidaia egin behar dute, batez beste, egunero, Nafarroan, euskaraz ikasi ahal izateko. Nafarroako Gobernuak ez-euskalduntzat jotzen duen eremuan bizi dira. Euskaraz ikasi ahal izateko, ahalegin berezia egin behar dute haien gurasoek. Egoera hori salatuko du Sortzen Ikasbatuaz-ek datorren igandean, eremu ez-euskalduneko herri Villatuertan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzeko bestaren bidez. Harekin bat egin dute Iruñean Nafarroako euskalgintzako eta sindikatuen esparruko hainbat eragilek, tartean AEK-k, IKAk, Topaguneak, Kontseiluak, Behatokiak, NIZEk, ELAk, LABek, EHNEk eta Hiruk. Bestan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Igandean 10:30ean hasiko da besta. Eta eguerdian omenaldia eginen diete eremu ez-euskalduneko herritarrei, "legeak ezartzen dizkien mugen gainetik, euskaraz ikasteko eta bizitzeko egindako hautuagatik". Egungo oztopoak gainditzeko, hain zuzen, euskarak Nafarroa osoan ofizial izan behar duela nabarmendu du AEK-ko arduradun Helios del Santok, Sortzen Ikasbatuaz-ekin bat egin duten eragileen izenean. "Egungo egoerak hizkuntza eskubideak urratzen ditu; hala ere, zailtasunen gainetik, euskaraz ikasi eta bizi nahi dutenen kopuruak gora egiten du", erran du.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.